Hona hemen Iñaki Telleriak 2017-2018 ikasturtean HEZikt graduondokoaren bigarren moduluko Konpetentzia digitalak Lanbide Heziketan izeneko ikasgaiari buruz egindako sintesia.
Lehen atalean, Europa mailan, Estatu maila eta EAEn hezkuntza digitalean ditugun erreferentzia nagusiak ikusi ahal izan ditugu. Bigarren atalean, Lehen Hezkuntzan eta DBHn gaitasun digitalen garapenerako zein proposamen lantzen diren ere ikusi dugu, eta hirugarren gai honetan Lanbide Heziketan gaitasun horien lanketarako dagoen proposamena ere ezagutuko dugu.
Dagoeneko argi izango dagoen bezala, Lanbide Heziketan gaitasun digitalen garapenean eragin handia dauka egun gauzatzen ari den aldaketa metodologikorako proposamenak. Erronketan oinarritutako ikaskuntza aktibo kolaboratiboak lanerako esparru aproposa aurkezten digu, gainerako zeharkako gaitasunak bezala, gaitasun digitalak landu ahal izateko.
1. Sarrerako profil digitala vs irteerako profil digitala
2014-2015 ikasturtean 4120 ikasleekin egindako autoebaluazioak Lanbide Heziketak jasotzen dituen ikasleen profil digitala zein den ulertzeko aukera eman zigun, horren inguruan hausnartzeko parada eskeini eta bi urteren ondoren ikasle horiek behar luketen profilaren inguruko hausnarketa abiatzea ere ekarri zuen.
Sarrera profilak emandako emaitzak etziren inondik inora espero genituenak izan eta ondorioz irteera profila ere ezin zuen izan nahi bezain asmo handikoa. Lehen urrats batetan gutxien garatutako gaitasunetan aurrerapausuak ematea izan genuen helburu. Urteekin aurrera egin dugu, baina bide asko dugu oraindik egiteko.
2. Irakasleen gaitasunetatik ikasleen gaitasunetara
Argi ulertuz ikasle gaituak lortzeko biderik eraginkorrena irakasle gaituak eta prestatuak izatea dela, argi izan dugu beti ere ezin dugula irakasleria gaitua izatera itxoin ikasleengan eragina izaten hasi ahal izateko. Urte askotan zehar garatu dira prestakuntza programak IKT sustatzaileei zuzenduta, irakasleei zuzenduta, etabar, baina ez genuen lortzen ikasgelako dinamikan eta ikasleengan eragina izatea. ETHAZIk proposatzen digun lanerako testuinguru horretan, jarduera digitalak lantzea izan da hartutako apustua.
Jarduera digital horiek material gehiena eta eraginkorrena irakasleen eskura ahalik eta erarik errezenean jartzea dute helburu. Zein gaitasun digital landuko den azaldu eta berau lantzeko proposamena ere barnebiltzen dute. Jarduera horiek, biltegi ireki batetan partekatzen dira Creative Commons lizentziapean.
3. Erreferentziak
- Ferrari, A.; Brečko, B. eta Punie, Y. (2013). DIGCOMP: A Framework for Developing and Understanding Digital Competence in Europe. Hemendik jasoa: https://labur.eus/gkS5c
- Future Classroom Toolkit The ‘Future Classroom Toolkit’ was developed within the EC-funded iTEC project (Innovative Technologies for an Engaging Classroom – FP7, Grant agreement Nº 257566) Hemendik jasoa: http://fcl.eun.org/toolkit
- Karpati, A. (2011). UNESCO DIGITAL LITERACY IN EDUCATION Hemendik jasoa: https://labur.eus/dBBen
- Eusko Jaurlaritza (2011). Ikastetxeetako teknologia heldutasunaren eredua. Hemendik jasoa: https://labur.eus/31iEf
Reblogged this on Hezikasiren gunea (HEZikt 2017-18) and commented:
2.3 Atalaren sintesia: Konpetentzia digitalak Lanbide Heziketan
Atsegin dutAtsegin dut