Konpetentzia digitalak LHn eta DBHn

Hona hemen Josune Gerekak 2017-2018 ikasturtean HEZikt graduondokoaren bigarren moduluko Konpetentzia digitalen LHn eta DBHn izeneko ikasgaiari buruz egindako sintesia.

eki digitala TKonpetentzia digitalak, oinarrizko konpetentzia izanik, ikasle guztiei Ezagutzaren Gizartean moldatu ahal izateko baliabideak eskaini behar dizkie. Era berean, teknologia modu instrumentalean menderatzea baino gehiago izan behar du konpetentzia horrek; sarean dagoen informazioa kritikoki eta arduraz erabiltzeko gaitasuna eman behar du, eta bitarteko horietan modu sortzailean aritzekoa ere bai.

Eta nola garatu konpetentzia digitala hezkuntzan? IKTak ikas -arloetan txertatuz. Hau da, ikas- irakaskuntza prozesuan baliabide digitalak normaliza daitezen, horiek ikusezin bihurtzea da erronka nagusia, ikasgelako jardueretan txertatzea, ohiko eta eguneroko bihurtzeraino.

Eta zu Lehen Hezkuntzako edo DBHko irakasle bazina, nola txertatuko zenituzke IKTak zure ikas-arloan? Jakingo al zenuke ikas-arloko konpetentziekin batera konpetentzia digitala lantzen?

1. Informazio eta komunikazio teknologien bilakaera curriculumean

Konpetentzia digitalaren lanketaz hitz egiten hasi aurretik, Informazio eta Komunikazio Teknologiek (IKTek) Derrigorrezko Hezkuntzan izan duten bilakaeraren inguruan eta bere lanketarako bide egokienaz hausnartzea eskatuko da eta ondorengo iritzien inguruko hautua egitea:

Konpetentzia digitala lantzeko egokiena, eduki propioa duen “IKT” ikas-arloa definitzea da eta arlo hori Lehen Hezkuntzan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan txertatzea.

Konpetentzia digitala ikas-arloen bitartez eta horietan integratuz landu behar da, ez modu espezifikoan soilik.

IKTen bilakaera

2. Konpetentzia digitalaren lanketaren adibidea EKI proiektuan: ikas-arloen arteko osotasuna

Ikastolen Elkarteak Euskal Curriculumaren markoaren baitan garatu duen EKI proiektuan konpetentzia digitalaren lanketa nola bideratu den azaltzen da modu oso laburrean. Bertan, aurretik aipatu bezala, konpetentzia digitala ikas-arloetan integratuz lantzen dela ikusten da eta ikas-arloen arteko osotasunari eman zaion garrantzia ere azpimarratzen da.

Osotasuna

Euskal Curriculuma, “ikaslearen irteera-profilean oinarritutako curriculuma” da. Irteera profila hobeto islatzen duten elementuak (beste osagaiekin batera) oinarrizko konpetentziak dira, hau da, bizitzarako beharrezkotzat jotzen direnak. Konpetentzia digitalak, oinarrizko konpetentzia izanik, ikasle guztiei Ezagutzaren Gizartean moldatu ahal izateko baliabideak eskaini behar dizkie.

Hori horrela, derrigorrezko hezkuntza amaitzen duen ikaslea profil horrekiko konpetente digitala izango da eta kultura digitalean aritzeko gaitua egongo da.

EKI proiektuaren markoan, etapa desberdinetarako irteera profila, Europako DIGCOMP-Digital Competence markoaren baitan zehaztu dugu bere bost dimentsioetan eraginez: Informazioa, komunikazioa, edukiak sortzea, segurtasuna eta arazoak bideratzea.

Lehen Hezkuntza eta DBHrako idatzitako irteera profilen dokumentuak eskaintzen zaizkio ikasleari eta taldeka horien arteko konparaketa egin behar dute.

Eta azkenik, EKI proiektua adibide moduan hartutako bertako IKT jarduera batzuk aztertzea eta sailkatzea eskatzen da. Jarduera horietan zein konpetentzia digital lantzen den eta zein mailatan identifikatu beharko da Jarduera horiek irakurri eta aztertzeko, IKASGUNE plataformara sartzeko aukera eskaintzen da.

Plataformaren helbidea: eki12.ikasgune.eus (erabiltzailea: demoikaslea01 / pasahitza: pasahitza)

Azkenik gogoratu, txantiloia osatua duzunean bere URLa gehitu behar duzula zereginean.

3. Erreferentziak

  • Ikastolen Elkartea (2012). Euskal Curriculuma: Hezkuntza eta Curriculum Proiektuaren Markoa. Donostia: Ikastolen Elkartea.
  • Ikastolen Elkartea (2012). Euskal Curriculuma: Markoaren eskema. Donostia: Ikastolen Elkartea.
  • Askoren artean (2012). Tendencias emergentes en educación con TIC. Barcelona: Associació Espiral, Educació i Tecnologia.
  • Area, Manuel (2015). “Reinventar la escuela en la sociedad digital. Del aprender repitiendo al aprender creando”, en Margarita Poggi (coord..). Mejorar los aprendizajes en la educación obligatoria: políticas y actores. Buenos Aires: IIPE-UNESCO.

2 thoughts on “Konpetentzia digitalak LHn eta DBHn

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s