Konpetentzia digitalen marko orokorra

Hona hemen Amaia Arroyo-Sagastak 2017-2018 ikasturtean HEZikt graduondokoaren bigarren moduluko Konpetentzia digitalen marko orokorra izeneko ikasgaiari buruz egindako sintesia.

keyboard-2930380_1920Bigarren moduluko lehenengo atalean, gainerako gaien oinarria lantzen hasi gara. Horretarako, Europa mailan, estatu mailan eta EAEn dauden egungo hezkuntza digitalaren gaineko erreferentzia garrantzitsuenak ezagutu ditugu. Horrez gain, konpetentzia hitzaren esanahi pedagogikoa argitzen saiatu gara, gainerako gaien oinarri dena konpetentzia digitalaren eremuan. Azkenik, geure konpetentzia digitalari buruz hausnartzeko bidea zabaldu dugu.

1. Konpetentzia digitala ulertzea: oinarri pedagogikoak eta erreferentziazko markoak

Konpetentzia digitalari buruz hitz egiten hasi aurretik, konpetentzia hitzaren esanahia argitzea komeni da, ikuspuntu pedagogikoa oinarri hartuta. Hezkuntza Sailak definizio hau jasotzen du, gure iparra izan behar dena:

Konpetentzia da “eskaera konplexuei erantzuteko eta zereginak egoki burutzeko ahalmena. Trebetasuna praktikoak, jakintzak, motibazioa, balio etikoak, jarrerak, emozioak eta gizartearen eta jokabidearen beste osagai batzuk elkarrekin mobilizatzea eskatzen du, ekintza ganorazkoa izan dadin”. (ELGA, DeSeCo, 2002).

Beraz, argi utzi behar dugu konpetentzia ez dela zerbait egiteko trebetasuna soilik, ezta lehia edo norgehiagoka ere. Beraz, konpetentzia digitala ez da gailuak erabiltzea soilik: haratago doa.

Azken hamarkadan, lan handia egin da konpetentzia digitala zehazte edo arautze aldera. Ondoko infografian, erreferentzia-marko azpimarragarrienak jaso ditugu:

KDren-marko-orokorrak
1. irudia: Konpetentzia Digitala: erreferentziazko marko orokorren kronograma (Arroyo-Sagasta, A.)
Argi dagoena zera da: DIGCOMP markoa oinarri sendoa izan zen gainerako pauso guztiak emateko garaian, beraz, erreferentzia sendoena dela esan daiteke. Horregatik, bai INTEFek bai Heziberrik marko horretan oinarritzen dituzten beren proposamenak.
Print
2. irudia: Konpetentzia Digitalaren 5 eremuak (Arroyo-Sagasta, A.)

2. Nork bere konpetentzia digitalari buruz hausnartzeko beharra

Irakasleak garen edo hezkuntzan lan egiten dugun heinean, gure ikasleek konpetentzia digitala garatzeko duten eskubideaz jabetu behar gara: curriculumak jasotzen duen eskubidea eta betebeharra da, beraz, ez da aukerazko kontua. Ezin diogu muzin egin, gustatzen ez zaigula edo abilak ez garela argudiatuz.

Hori dela eta, irakasleok eman beharko genukeen lehenengo pausoa da geure konpetentzia digitalari buruz hausnartzea: guk geuk garatu beharreko konpetentzia da, gure ikasleei laguntzeko bidean. Horretarako, oso tresna erabilgarria da IKANOS autodiagnostiko testa, baina abiapuntua besterik ez da: formazioa eta etengabeko prestakuntza dira benetako aliatuak.

3. Erreferentziak

  • Arroyo-Sagasta, A. (2017). Docentes y escuelas que aprenden en la Red: estudio sobre competencia digital, entornos personales de aprendizaje y entorno organizacional de aprendizaje de Arizmendi Ikastola (doktorego-tesia). UNED, España. Hemendik jasoa: https://labur.eus/JkRwl
  • Carretero, S.; Vuorikari, R. eta Punie, Y. (2017). DigCopmp 2.1: The Digital Competence Framework for Citizens with wight proficiency levels and examples of use, EUR 28558 en, DOI:10.2760/38842. Hemendik jasoa: https://labur.eus/MUgJb
    • Gaztelerara itzulpena: Román, A. (2017). Plan de Alfabetización Tecnológica de Extremadura. Competencia Digital. DIGCOMP 2.1. Hemendik jasoa: https://la-bur.eus/kqA2m
  • Berritzegune Nagusia (d.g). Irakasleen Konpetentzia Digitalaren mapa. Hemendik jasoa: https://labur.eus/Hxcwx
  • INTEF (2017): Marco Común de Competencia Digital Docente – Octubre 2017. Hemendik jasoa: https://labur.eus/PWuiL

3 erantzun “Konpetentzia digitalen marko orokorra” sarreran

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.