Hona hemen Jon Altunak 2017-2018 ikasturtean HEZikt graduondokoaren lehen moduluko Aplikazio digitalen araudia izeneko ikasgaiari buruz egindako sintesia.
Aplikazioak, sare sozialak eta komunikatzeko hainbat programa egunero erabiltzen ditugu, bai sakeleko telefonoan, ordenagailu edo beste hainbat gailutan eta aplikazio hauetan sarbidea izateko baldintza batzuk onartzera behartzen gaituzte. Orokorrean arau eta baldintza hauek ez dira irakurtzen ezta ezagutzen ere, eta horren ondorioz erabiltzaile askok ez ditu arauak askotan betetzen. Horrek egoera arriskutsuak pairatzeko aukerak gora egiten dute eta hauek anitzak dira. Esate baterako, pribatutasuna galtzea, erabilera desegokiak egitea edo egoera desatsegina pairatzea (sexting, ziberbullying, Stalking, grooming…. )
Hortaz, askotan arauak, lizentziak eta baldintzak nahigabe ez dira betetzen baina beste batzuetan araua bete gabe inongo ondorio jasotzeko pertzezioa izanik anomia egoera batera iristea erraza da eta are errazago komunikatzeko aukera ematen diguten teknologiekin.
Honek eramaten gaitu anomia digitalaren kontzeptura. Beste modu batean esan da: Interneten dauden on-line zerbitzu, plataforma digital, blog, wiki, txat, aplikazio (APPs), webgune eta sare sozial ugari eta askotarikoak erabiltzeko baldintzak , pribatutasun politikei nahita edo nahigabe arauak ez betetzeko joera izatea.
Anomia digitalaren ezaugarria nagusia da enpresek, estatuek eta/edo zerbitzu digitalek nahiz komunikazio zerbitzuek ezarritako arauei kasurik ez egitea, kasu gehientsuenetan, ez-betetze hori guztiz inkontzientea izanik, arauaren aurkako oposizio aktiborik gabe edo horien aurkako kritikarik edo errebeldiarik erakutsi gabe. Hots, ez dira arauak betetzen, eta axolagabetasun etikoa gaizki dagoen zerbait egitearen kontzientzia ez dagoen lekuan agertzen da; agian, arauak jartzen dituenak horretarako zilegitasunik ez duela iritzita edo zigorra jasotzeko arriskurik ez dagoelako (arrazoi nagusietako batzuk).
Horregatik Anomia digitala arazo bat bihur daiteke baldin eta hainbat eragile eta inplikatuak gauden hezitzaileok ez badugu ezer egiten. Adibidez: formakuntzan, erantzunkizunetan edo jarrera arduratsuak eta eredu izaten.
Bestela, etika axolagabetasunean eta “ez da ezer gertatzen” kontzientzia maila hedatuko da eta bereziki arreta gehiago ipini beharko genuke 13 urtetik beherako adingabeen artean; izan ere, gehienetan, zerbitzu horiek erabiltzen dituzte.
Gogoetarako galderak:
- Zeintzuk dira eragile nagusien ardura eta zeregina?
- Arauak gaizki planteatuta daude, eta aldatu behar dira, edo arau hauek gizarteak egiten duen erabilerara egokitu behar al dira?
- Edo, haatik, gizarteak ez du betetzen ezarritakoa eta arau digitalak eta pribatutasun baldintzak bete beharko lituzke?
- Prestakuntza eta hezkuntza guztiz beharrezkoak baldin badira bai araudia ezagutzeko, arriskuak saihesteko eta erabilera egokia egiteko, nork ez du ondo bete bere lana egoera honetara iristeko?