Ikerketarako baliabide teknologikoak

Hona hemen Oier Lopez de Lacallek 2017-2018 ikasturtean HEZikt graduondokoaren lehen moduluko Ikerketarako baliabide teknologikoak izeneko ikasgaiari buruz egidanko sintesia.

statistic-icon-0Datuen garaian bizi gara. Datuetan oinarritutako erabakiak hartzen dira gaur egun gizarteko ia alor guztietan. Bai finantza munduan, medikuntzan, edota hizkuntzalaritzan datuetatik abiatzen gara ezagutza lortzeko, ikasketa-prozesua fintzeko eta erabaki hobeak hartzeko. Irakaskuntzaren alorra ere horretan dabil, izan ere, on-line ikastaroek (adibidez, MOOC motakoak) datu-bilketa masiboa ahalbideratzen digute. Datu multzo izugarri horietan hainbat teknika, metodo eta ezaguera martxan jarri behar dira interesatzen zaigun informazioa modu egokian lortzeko. Teknika hauek estatistikan dute oinarria, beharrezko tresna baita datu multzo horietatik eta gutxi-asko bada ere ezagutu beharrekoak dira.

Datu multzo masiboez gain, datu multzo txikiagoetan ere tresna hauek oso erabilgarriak dira, eta ikasgela bateko kontrola eta eboluzioa neurtzeko oso baliagarriak dira, besteak beste. Adibidez, Moodle-k ere baditu hainbat tresna estatistikan oinarritutako analisia egiteko.

Irakaskuntza alorreko datu multzo handi zein txikiak tratatzeko hainbat baliabide aurreratu sortu dira learning analytics delakoaren izenpean. Analisi estatistikoa oinarri hartuta ikaste-prozesua hobeto ulertu eta berau ematen den ingurunea optimizatzeko helburuarekin egiten den datuen neurketa, bilketa, analisia eta aurkezpena da learning analystics.

Zehazki, irakasgai honetan ikasgaiko ondoko edukietan sakondu dugu:

  • Estatistikaren definizioa eman dugu erabilerari dagokionez. Estatistikaren helburuak zein diren eta bere eginbeharrak zein diren zehaztu ditugu. Honekin batera, oinarrizko elementuak definitu ditugu (estatistika mota, aldagai mota eta abar).
  • Datuen bilketari buruzko oinarriak finkatu ditugu. Ikerketa arlorako eskura ditugun hainbat datu-bilketa teknikei buruz ikasi du gu.
  • Oinarrizko deskripzio eta bistaratze moduak ikusi ditugu Bildutako datuen laburpenerako oinarrizko teknikak ikasi ditugu. Horien artean oinarrizko neurriak erabiltzen ikasi dugu eta irudikatzearen biden informazio garrantzitsuena laburbiltzeko baliabideak bereganatu ditugu.

Azken finean, irakasgaiaren helburua zera da: ikaslea ohartaraztea edozein hipotesi eta ondorio lortzeko, izan eredu pedagokiko bati buruzkoa edo irakasleak izan dezakeen intuizioren bat, metodo zientifikoan oinarritu behar dugula, eta horretarako oinarrizko baliabidea eta tresna datuak eta estatistika direla, hurrenez hurren.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.