On-line eta blended ikaskuntza: aplikazioak eta baliabideak

Hona hemen Juanan Pereirak 2017-2018 ikasturtean HEZikt graduondokoaren lehen moduluko On-line eta blended ikaskuntza: aplikazioak eta baliabideak izeneko ikasgaiari buruz egidanko sintesia.

515161013_9d2b9aa25c_z

Gaur egungo gizarteak on-line ikasteko joera du. Ez soilik ikaskuntza formala erabiliz (araututako ikaskuntza, graduak, gradu-ondoko ikastaroak) baizik eta bakoitzak bere aldetik, on-line bideoak ikusiz, edo on-line ikastaro masiboak jarraituz bizitza osoan zeharreko -ikaskuntza -lifelong learning- landuz. Argi dago aurrez aurreko ikaskuntza gero eta tartaren zati handiago bat on-line ikaskuntzari ematen ari zaiola. Honi lotuta, irakasleen prestakuntza gizarteak eskatzen duen on-line testuinguru horretara egokitu beharra nabarmena da.

Gai honetan, on-line ikastaro bat emateko gaitasuna landu da. On-line emateko edukiak modu praktikoan antolatzen ikasi dugu. Horretarako, munduan oso erabiliak diren bi LMS (Learning Management System), Moodle eta edX, irakaslearen ikuspuntutik erabiltzen praktikatu da. LMS baten ezaugarri nagusien inguruan ere hausnarketa egin da.

Batzuetan, on-line ikastaroetan, ikasleekin biltzea eta ahozko komunikazioa lantzea ere beharrezkoa izango da. Horretarako, bilera birtualak -mikrofonoa eta web-kamerarekin- egiteko gaitasuna menperatu behar da. Hainbat tresna erabil daitezke hori lortzeko (Google Hangout, Skype, Amazon Chime…); ikasgai honetan Hangout erabili dugu gure helburuak lortzeko (erraza, plataforma anitzetan eskuragarri, kalitate ona bideoan eta audioan, automatikoki grabatzeko aukera, …)

Moodle-n eta edX-n landu diren ezagutza zehatzak:

  • Ikastaro bat sortu eta bertan ikasleak matrikulatu
  • Baliabideak eta edukia sortu (web orria, url-ak, irudiak, fitxategiak…)
  • Jarduerak sortu: zeregina, galdetegia (galdera-bankua)

Moodlen gehiago sakondu da, eta besteak beste ariketa osagarri hauek ere landu dira:

  • Baldintzazko jarduerak zer diren aztertu. Honekin lotuta, jarduera osaketaren jarraipena.
  • Dominen kudeaketa

Beste bi gai osagarri ere jorratu dira:

  • Bilera birtualak Google Hangout erabiliz antolatu eta automatikoki YouTuben estekatu, pribatutasun hobespenak modu egokian doituz
  • Pantailaren grabaketak egin (screencast), bideo-tutorialak egiten ikasteko

Bukatzeko, beste LMS batzuen berri ere izan dugu, bakoitzaren ezaugarri nagusiak aztertuz, gainetik bada ere (Canvas LMS, Sakai, Desire2Learn, Blackboard)

One thought on “On-line eta blended ikaskuntza: aplikazioak eta baliabideak

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.