Pedagogia-oinarriak

Hona hemen Rakel Gamitok 2017-2018 ikasturtean HEZikt graduondokoaren lehen moduluko Pedagogia-oinarriak izeneko ikasgaiari buruz egidanko sintesia.

Pedagofia_oinarriak

Ukaezina da azken hamarkadetan teknologiak garapen geldiezina jasan duela eta baliabide digitalak gure egunerokotasuneko ezinbesteko tresnak bilakatu direla. Baina, egun bizi dugun testuinguru digitala ulertzeko, garrantzitsua da atzera begiratzea eta aztertzea garapen teknologiakoak hezkuntzan izan duen eragina. Nola aldatu da “ikasi” aditzaren esanahia? Zein da irakaslearen rola gaur egun? Zeintzuk dira momentuan suspertzen ari diren joera metodologikoak eta horien oinarriak?

Azken hamarkadetan teknologia digitalen garapena azkarra izan da eta are azkarragoa Interneteko hedapena. Horrek aldaketa soziologiko nabarmenak eragin ditu. Hau da, ukaezina da gizartea aldatu dela eta, gizartearekin batera, hezkuntzak ere teknologiaren eraginez bilakaera handia jasan duela.

Baina funtsezkoa da tresna digitalak pertsonen eta didaktikaren zerbitzura egotea eta, horretarako, zenbait ideia kontuan izan behar ditugu. Garrantzitsua da argi izatea eta aplikatzen hastea egungo testuinguru digitalarekin bat egiten duten ikas- eta irakas- prozesuen printzipio nagusiak:
  • Hezkuntzak XXI. mendekoerrealitateari eta erronkei erantzunbehar die. Horretarako, hezkuntza-eredua, ikasle zein irakaslearen rolak eta metodologiak aldatu behar dira.
  • Aldaketa-prozesua gizartearekin elkarrekintzan garatu behar da, guztion lana baita hezkuntza-eredu berria eraikitzea.
  • Gaur egun edonon, edozein momentutan eta edozein gairi buruz ikasi dezakegu, modu autonomoan.
  • Gainera, ikasketa-prozesua ez du amaierarik, etengabe eta modu iraunkorrean ikasten dugu.
  • Garapen teknologiakoak ez dira zuzenean berrikuntza pedagogiko bilakatzen. Lan egin behar dugu horretarako.
  • Ikaskuntza ikasleen interesetatik eta kezketatik abiatu beha da, ikaskuntza motibagarria zein esanguratsua izateko.
  • Ikasleak ikaskuntza-prozesuaren protagonistak izan behar dira:
    • Modu aktiboan aritu.
    • Dinamiken, arazoen ebazpenen eta taldeko lan zein ebaluazioaren bitartez, adibidez.
  • Ikasleek gaitasun funtzionalak eta transbertsalak garatu behar dituzte eta horretarako ezinbestekoa da, besteak beste, honakoak lantzea:
    • Komunikazioa (harremanak gauzatzeko eremu eta formatu ezberdinetan).
    • Pentsamendu eta hausnarketa kritikoa.
    • Informazioaren bilaketa eta kudeaketa.
    • Arazoen ebazpena.
    • Sormena.
    • Talde lana eta lan kolaboratiboa (taldean aritzeko estrategiak garatu, taldean ikasten ikasi, elkarren artean ikasi eta talde-hausnarketa bideratu).
    • Gaitasun digitala eta IKTen erabilera egokia
    • Berrikuntzarekiko jarrera positiboa.
    • (…)
  • Orain arte eskolarentzat ikusezinak izan diren ikaskuntzak kontuan izan behar dira.
  • IKTak hezkuntza-prozesuaren parte izan behar dira, ez hezkuntza-eredu tradizionalaren (informazioaren transmisioa eta horren memorizazioa) erreproduzitzeko bide berri bat edota tresna gehigarri bat.
  • IKTak ikaslearen beharretara moldatu behar ditugu eta horiekin esperimentatu.
  • Horretarako, irakasleen prestakuntza ezinbestekoa da. Etengabeko formakuntza jaso behar dute hezkuntza eguneratzeko.
  • Irakaslearen rola edota zeregina ikuskatzailea edota bidelagun izatea izan behar da.

Erantzun bat “Pedagogia-oinarriak” sarreran

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.