2018-2019 ikasturtea: matrikula zabalik!

Matrikulaziorako argibideak

  • UPV/EHUren titulua izanik izen-ematea eta matrikulazioa UPV/EHUko Berezko Tituluen sarbidetik egin beharko da, hemendik. UPV/EHUko prozedura izanik, bertoko ikaslea ez bazara izan, prozedura berezia da eta guk lagundu ahal zaitugu bide hori egiten.

 

  • Izena emateko epea irailaren 21era arte zabalik egongo da. Gutxieneko ikasle kopurua gaindituta, matrikulazio epea zabalduko da urriaren 3tik 10era, hau ere UPV/EHUren bitartez.

 

  • Halaber, edozein zalantza argitzeko, edo prozeduran laguntzarik behar izanez gero, a.latatu@ueu.eus helbidera idatz dezakezu.

 

IKTak eta Konpetentzia Digitalak Hezkuntzan, Etengabeko Formakuntzan, eta Hizkuntzen Irakaskuntzan

UPV/EHUren berezko titulazioa da, UEUrekin lankidetzan antolatua. Informazio gehiago UPV/EHUren gunean eta UEUrenean.

2018-2019 ikasturteari begira aldaketa

Teknologia digitalen bidezko hezkuntza, besteak beste, jakintza transmititzeko eta eraikitzeko indartzen ari den irakaskuntza-metodoa da gaur egun.

Egun jendartean hezkuntzak inoiz baino gehiago hartu behar ditu kontuan ikasle-taldeen aniztasuna, arreta berezia eskatzen duten ikaslearenak barne. Gaitasun ezberdina duten ikasle-multzoa, jatorriko hizkuntza/kultura duten ikasleak, tokiko edo euskal curriculumean hezteko aukera, ikasketak antolatzeko ordutegi ezberdintasunak dituztenak, bertaratzeko ezintasuna edota arreta pertsonalizatua behar dutenak… Horiek guztiak uztartu behar dira gaur egungo hezkuntzan, euskararen eta euskal komunitatearen ikuspegitik, era batean edo bestean.

ehu_logoa

 

ueu_logoa